Saltear al contenido principal
Autobus Istripua Lillen

(Leer este artículo en castellano)

Bilbotik Amsterdamera zerraman 53 ikasle autobus espainol batek istripu bat jasan du joan den 2015ko uztailaren 26ean, Lillei hurbil, Frantziako Iparraldean, orotarat izan da sei larriki zauritu et beste 15 arinkiago ; orotarat 59 lagun zebilan berribilean : 53 ikasle 18tik 25era adin, 2 gidari eta 4 laguntzale. Gazte hauek Bilbo, Donostia eta Gasteizetik zetozen.

Istripua gertatu da Grand Boulevardeko tunel ttipian, Madelaine deitu hauzoan. Arunt garbiki ezarria da hor 2,30 metreko goradura duela tunel horrek, eta heldu aitzin badu halako arko bat neurtgailu gisa, frangotan lurrera aurtikia izana dena. Autobusa metro bat arku hori baino gorago zen.

Iragan hilabetean horrelako beste istripu bat gertatu zen. «Askotan ikusi dugu anitz furgoneta horrela goia joiten, baina lehen aldia da autobus batekin», azpimarratu du France Pressi Christian Janssensek, herri auzapez ordeak.

Frantses Fiskaltzak ikerketa bat martxan ezarri du, Juje Ikerlari baten esku utzi aitzin gauzak aski larriak balire.

Lege galdera andana bat mahaigaineratzen da istripu honen karietara ; horien barne, zaurituen kalteordaineri buruzkoak, autobus gidariaren esku sartzea nola beste edozein jenderena zigorkor errespontsabilitateari buruz, hori dena Frantzian irekitako ikerketa penalaz aparte.

1. Auzi ahalmena

Europear legediaren arabera (1215/2012 Erreglamenduak) hutstzailearen errespontsabilitatea non kaltea gertatu tokiko epaiaren esku da (7.2 artikulua), erran nahi baita kasu honetan Frantses tribunalen esku.

Frantzian, penal hutsdunaren aurkako auzia erraman daiteke bide penaletik ; bestenaz zibil tribunaletan.

Horrelako zibil auzi ekintza bat erraman daiteke berdin errespontsable badirudien presunaren egoitzaren tribunalean (Erreglamenduaren 4.1 artikulua). Jakina den arabera Autocares Albak Bermeon (Bizkaian) du egoitza, eta gidaria ere da omen Espainian bistanle.

2. Dagokion legedia

Arrunt beste sujet bat da jakitea zein legediren menpe behar dituen epaiak kalteordainak deliberatu. Zeren eta horrrelako legediaren bitartez baititu begiratuko Juje horrek nor baikotzaren kalteen izaera, garantzia non balioa.

Zentzu horretan, «Erroma 2» deitu Europear Erreglamenduak (864/2007 Erreglamenduak) jartzen duen arabera, kontratu batetik etortzen ez diren ekintzentzat, legedi menpekorra izanen da «kaltea gertatua den erresumarena, eta ez aldiz kaltea sortu duen gertaerarena, ez eta ere kaltearen ondorioak gertatzen direnena».

Hots, normalki, eta Erreglamenduak berak jarritako salbuespenak utziz aparte, frantses legedipean erraman beharrezkoa da istripu horri dagokion auzi ekintza, kalteordainen baliostatzea barne.

Hala ere, aipaturiko Europear «Erroma 2» Erreglamenduaren pare, eta nahiz Erreglamendu hori Frantzian eta Espainian betegai, bada beste herriarteko legedi bat bere menpekotasuna hemen zabal dezakeena, hots : Bide Istripuak Zein Legedipean Eskura, Haiako 1971eko Maiatzaren 4eko Hitrarmena ; honen 4 artikuluak hauxe dakar :

«a) Istripuan berrebil bakar batek parte hartu duen aldi baikotzean, eta bere matrikula ez bada estripuaren errresumarena, orduan berebil horrek duen matrikularen erresumaren legedia da errespontsabilitatearen ezagutza hartuko duena (…) – berebilean bidailari zihoan biktimari buruz, eta honek istripua gertaturiko erresumatik kanpo baldin bazuen bere eguneroko egoitza”.

Erran nahi baita, Haiako Hitzarmen honen arabera, Espainol legediak duela ukanen esku, eta ez Frantziakoak Erreglamenduak dion bezala. Sujet hau garantzisua da, zeren eta kalteen baliostatzea et diruordainen zabaldura biziki aldakor izan baidaiteke legediaren arabera.

Nolanahi, zein litzateke kasu honi dagokiokeen legedia ? 864/2007 Erreglamenduak badakar beraren eta Haiako Hitzarmena bezalakoen arteko uztartze modua, nahiz eta argi gutirekin ; Haiako Hitzarmenak luke normalki esku. Alta bada nahiko duda hori hola izaiteko, eta gure Abokatu Bulegoak parte hartu du karia horretarat asko elkarrizketa eta bilkuretan (ikus adb.https://bcvlex.com/en/conflict-among-conflict-rules-peopil-biicl-conference-london-24-march-2015/).

Frantzian jada epaiketa bat izanki arren Hitzarmenaren alde, horrelako interpretazioa Europear printzipioen aurkakoa daiteke. Bestalde, gerta daiteke auzi erabakiak alde batetik bestera desberdinak izatea ! Horrelako egoerak pentsakera sakon baten beharra badu, auzira jo aitzin, edo edozein tratu martxan ezar aitzin.

Esta entrada tiene 0 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Volver arriba
×Close search
Buscar